2016(e)ko urriaren 18(a), asteartea

HAZI ERAKUSKETA

Egun on guztioi!
Joan den asteetan, Zaldibiko baserrietara egindako irteeren berri eman genizuen. Oraingoan, bildutako hazien lanketa egin ondoren, eskolako sarreran erakusketatxoa antolatu dugu. 
Mila esker baserritarrei eskainitako laguntza eta harreragatik eta zuei, gonbidapena luzatzen dizuegu erakusketa ikustera hurbildu zaitezten. 











2016(e)ko urriaren 4(a), asteartea

Aste motza oraingoa.

GOZATU ETA ONDO PASA SANTA FE JAIETAN!!!

 
 NEKAZAL KULTURA ESKOLETARA

Oraingoan, 3.zikloko ikasleak "Nekazal Kultura Eskoletara" proiektuan parte hartzen ari gara. Horregatik, Zaldibiko baserritarrak bisitatu genituen iraialaren 28an haien jakinduriaz ikasteko.








 IKASTURTE HASIERA

Kaixo familiak!
Hemen gaude beste urte batez, ilusioz beteta eta berriro ere zuekin gure esperientziak partekatzeko asmoz.
Lehenik eta behin, ikasturtea ondo hasteko, Saturdira irteera egin genuen irailaren 22an, osteguna. Hemen dituzue hainbat argazki.