2016(e)ko azaroaren 8(a), asteartea

TAILERRAK


Kaixo lagunok! Ostiral arratsaldeetan tailer desberdinak lantzen ari gara. Guztira, hiru tailer daude eta ikasturtean zehar ikasleak hiruretatik igaroko dira, eduki desberdinak ikasiz eta irudimenari bide utziz. Hemen uzten dizkizuegu argazki batzuk! 

Batetik, Scratch programa lantzen ari dira, teknologien abantailetan trebatuz. 





Bestetik, ikasle talde bat arte mota desberdinak ezagutzen ari da, barruan dauzkaten artistak ateraz eta beraien lanean islatuz. Ziur azken emaitza oso polita aterako dela!





Azkenik, talde bat mekanografia lantzen ari da, pixkanaka ordenagailuetan ondo idazten ikasiz. Ziur gaude saiakerak bere fruituak emango dituela laister! Animo!




Jarraituko dugu gure tailerren berri ematen. Bitartean, ondo izan!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina