2016(e)ko azaroaren 8(a), asteartea

TAILERRAK


Kaixo lagunok! Ostiral arratsaldeetan tailer desberdinak lantzen ari gara. Guztira, hiru tailer daude eta ikasturtean zehar ikasleak hiruretatik igaroko dira, eduki desberdinak ikasiz eta irudimenari bide utziz. Hemen uzten dizkizuegu argazki batzuk! 

Batetik, Scratch programa lantzen ari dira, teknologien abantailetan trebatuz. 





Bestetik, ikasle talde bat arte mota desberdinak ezagutzen ari da, barruan dauzkaten artistak ateraz eta beraien lanean islatuz. Ziur azken emaitza oso polita aterako dela!





Azkenik, talde bat mekanografia lantzen ari da, pixkanaka ordenagailuetan ondo idazten ikasiz. Ziur gaude saiakerak bere fruituak emango dituela laister! Animo!




Jarraituko dugu gure tailerren berri ematen. Bitartean, ondo izan!

2016(e)ko urriaren 18(a), asteartea

HAZI ERAKUSKETA

Egun on guztioi!
Joan den asteetan, Zaldibiko baserrietara egindako irteeren berri eman genizuen. Oraingoan, bildutako hazien lanketa egin ondoren, eskolako sarreran erakusketatxoa antolatu dugu. 
Mila esker baserritarrei eskainitako laguntza eta harreragatik eta zuei, gonbidapena luzatzen dizuegu erakusketa ikustera hurbildu zaitezten. 











2016(e)ko urriaren 4(a), asteartea

Aste motza oraingoa.

GOZATU ETA ONDO PASA SANTA FE JAIETAN!!!

 
 NEKAZAL KULTURA ESKOLETARA

Oraingoan, 3.zikloko ikasleak "Nekazal Kultura Eskoletara" proiektuan parte hartzen ari gara. Horregatik, Zaldibiko baserritarrak bisitatu genituen iraialaren 28an haien jakinduriaz ikasteko.








 IKASTURTE HASIERA

Kaixo familiak!
Hemen gaude beste urte batez, ilusioz beteta eta berriro ere zuekin gure esperientziak partekatzeko asmoz.
Lehenik eta behin, ikasturtea ondo hasteko, Saturdira irteera egin genuen irailaren 22an, osteguna. Hemen dituzue hainbat argazki.








2016(e)ko maiatzaren 30(a), astelehena

2016(e)ko maiatzaren 18(a), asteazkena

Musikaren inguruan



MUSIKA LANETAN....


Azken saioetan Aita Donostia musikari eta konposatzilea ezagutu  eta   "Zozo-dantza eta "Iruten ari

nuzu" kantak ikasten ari gara.


Horretan genbintzala, proiektu txiki bat bururatu zitzaigun eta hori burutzen ahalegindu:

Musika ikasten ari den ikasle baten konposizioa entzun, gurera egokitu (txirula eta xaflazkoetara) eta

bere ibilbidearen berri izatea. Gu kanta edo konposizioa klasean lantzen aritu gara eta zerbait lortu

dugu... ahalegindu gara behintzat.....

Musika - lana eta entzunaldia



Kanta entzun nahi ezkeroz,.. hemen aukera.









Galdera sorta

 Berarekin harremanetan  jarri gara, bere ibilbideraren berri izateko, eta bidali genion galdera sorta
erantzun digu!!

Ondorengoa dio:


           

Azkenean guk bere musika-lanaren zati bat interpretatzea lortu dugu eta emaitza ondoren 

datorkizue... 


Interpretazioa