2016(e)ko abenduaren 23(a), ostirala

GABONETAKO KANTAK abesten



Hona hemen, laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleak
Gabonetako abesti bat entsaiatzen.




Eta hemen eskolan egindako emanaldian.











EGUBERRI ON!!!


Kaixo familiak!!! Iritsi da lehenengo hiruhilekoari agur esateko unea. 5.mailako ikasleek "mannequin challenge" delakoarekin amaitu dugu. 

Gabon zoriontsuak igaro eta urte berri on!!!



2016(e)ko abenduaren 14(a), asteazkena

Nepal - Himalaia hitzaldia

Aurreko batean, ikasle baten izebak bisitatu gintuen eskolan. Hilabete igaro zuen Nepal eta Himalaiako inguruetan barrena eta bere esperientzia kontatu zigun, baita argazki mordoa erakutsi ere.

ESKERRIK ASKO!




2016(e)ko abenduaren 13(a), asteartea

Azaroaren 22an 2. eta 3. ziklokoek irteera izan genuen. Udazken lehor honetan euria egin zuen eguna! Baina, ederki moldatu ginen! Eta bi bisitak, Su-eskola eta Pagosa, oso interesgarriak suertatu ziren eta bietan harrera ezin hobea jaso genuen! Ondoren, jubilatu bati esker, Ordiziko frontoi estalia izan genuen guretzako, komunak eta guzti!






2016(e)ko abenduaren 2(a), ostirala

2016(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

KONTSUMOBIDE TAILERRAK

Kaixo, familiak! Oraingoan "elikagaien inguruan" (etiketak interpretatu)   eta "mugikorrak eta internet" tailer interesgarriak izan ditugu, Kontsumobideren eskutik. Hona hemen hainbat argazki!



2016(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

SASIETA

Arratsalde polita pasa genuen Sasietako arduradunekin. Argi dago zaborrak murriztu behar ditugula. Bestela, birtziklatu edo berrerabiltzeko jarrerak bultzatu behar ditugu. Tailerra eta jolasak uztartuz, honen inguruko lanketa egin genuen.











2016(e)ko azaroaren 15(a), asteartea

LARDIZABAL FASHION SHOW

Hi everyone!
We've started the week in a different way this time. 6th grade students have celebrated our "Lardizabal fashion show". Here, you can see their great designs! We had a good time!
And the winners were...













BATIRTZE AND AWAIS! CONGRATULATIONS! :)

2016(e)ko azaroaren 8(a), asteartea

TAILERRAK


Kaixo lagunok! Ostiral arratsaldeetan tailer desberdinak lantzen ari gara. Guztira, hiru tailer daude eta ikasturtean zehar ikasleak hiruretatik igaroko dira, eduki desberdinak ikasiz eta irudimenari bide utziz. Hemen uzten dizkizuegu argazki batzuk! 

Batetik, Scratch programa lantzen ari dira, teknologien abantailetan trebatuz. 





Bestetik, ikasle talde bat arte mota desberdinak ezagutzen ari da, barruan dauzkaten artistak ateraz eta beraien lanean islatuz. Ziur azken emaitza oso polita aterako dela!





Azkenik, talde bat mekanografia lantzen ari da, pixkanaka ordenagailuetan ondo idazten ikasiz. Ziur gaude saiakerak bere fruituak emango dituela laister! Animo!




Jarraituko dugu gure tailerren berri ematen. Bitartean, ondo izan!

2016(e)ko urriaren 18(a), asteartea

HAZI ERAKUSKETA

Egun on guztioi!
Joan den asteetan, Zaldibiko baserrietara egindako irteeren berri eman genizuen. Oraingoan, bildutako hazien lanketa egin ondoren, eskolako sarreran erakusketatxoa antolatu dugu. 
Mila esker baserritarrei eskainitako laguntza eta harreragatik eta zuei, gonbidapena luzatzen dizuegu erakusketa ikustera hurbildu zaitezten. 











2016(e)ko urriaren 4(a), asteartea