2016(e)ko apirilakren 19(a), asteartea

AZKEN TAILERRAK

Bigarren hiruhilabetean 3. ziklokoek Mariren laguntza izan dugu puntoan aritzeko. Batzuei dexente kosta zaien arren, lortu dugu eta ondorioz, denon artean manta polit bat egin dugu!
Gainera oso ondo moldatu gara elkarri laguntzen eta Mariri eskerrak eman nahi dizkiogu izan duen pazientziagatik eta hain ondo irakasteagatik!


 
 





Hiruhilabete honetan betiko tailerraz gain, Eiderrekin maskara tailerra ari gara aurrera eramaten eta joango gara honen berri ematen.









2016(e)ko apirilakren 12(a), asteartea

Martxoaren 15eko irteera

Albaolan XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplika historikoa ikusi genuen. Benetan ikusgarriak dira bai artisautza lanak, bai dagoen museoa.


























  Ondoren Donostiko parke batean bazkaldu eta jolasteko denbora ere izan genuen.












 Bukaeran, Txuri -Urdinen patinatzen ibili ginen.








 Ikusten duzuenez oso ondo pasa genuen.