2017(e)ko martxoakren 17(a), ostirala

BAZKARIA

Aupa familiak!
5.mailakoak elikagaien gaiarekin bueltaka aritu garenez gero, ideia polita iruditu zitzaigun bazkaria egitea. Ikasleek asko parte hartu zuten eta oso pizza onak atera ziren.






2017(e)ko martxoakren 7(a), asteartea

ZIRKOA

Aurten ere, 6.mailakoak pailazo eta akrobata bihurtu ziren, eskolako gainontzeko ikasleei ikuskizun zoragarria eskainiz. Bikain aritu ziren!









INAUTERIAK

Kaixo lagunok!
Inauteriak ere iritsi ziren Zaldibiara eta Lardizabal eskolara. Frontoian desfilea egin genuen, eta ondoren, indarberritzeko txokolate bero beroa.
Hona hemen argazki batzuk: