2016(e)ko apirilaren 19(a), asteartea

AZKEN TAILERRAK

Bigarren hiruhilabetean 3. ziklokoek Mariren laguntza izan dugu puntoan aritzeko. Batzuei dexente kosta zaien arren, lortu dugu eta ondorioz, denon artean manta polit bat egin dugu!
Gainera oso ondo moldatu gara elkarri laguntzen eta Mariri eskerrak eman nahi dizkiogu izan duen pazientziagatik eta hain ondo irakasteagatik!


 
 





Hiruhilabete honetan betiko tailerraz gain, Eiderrekin maskara tailerra ari gara aurrera eramaten eta joango gara honen berri ematen.









2016(e)ko apirilaren 12(a), asteartea

Martxoaren 15eko irteera

Albaolan XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplika historikoa ikusi genuen. Benetan ikusgarriak dira bai artisautza lanak, bai dagoen museoa.


























  Ondoren Donostiko parke batean bazkaldu eta jolasteko denbora ere izan genuen.












 Bukaeran, Txuri -Urdinen patinatzen ibili ginen.








 Ikusten duzuenez oso ondo pasa genuen.



























2016(e)ko martxoaren 1(a), asteartea

Arratsalde on!

Aurreko  asterartean, hilak 23, Herriak Elkarlanean GKE-ko bi kide izan ziren gure zikloan. Oso aukera polita izan genuen beste herrialdeetan egiten duten lana ezagutzeko eta munduan dauden beste errealitateetara gerturatzeko.

Power Point-a eta galderen bidez aritu ginen eta bukaeran aldizkariak banatu zizkiguten.






Eskerrak eman nahiko genizkieke alde batetik Aitor eta Leireri beraien denbora eskeini zigutelako, bestetik, ikasleei heldu bezala portatu zirelako, eta azkenik, baina ez gutxiago, Eiderri, hau dena ahalbideratu egin zuelako.



2016(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

Santa Agedako argazkiak

Kaixo guztioi! Gaur Santa Ageda bezpera ospatu dugu eta herrian zehar kantuan ibili gara. 
Irudian klikatu eta geletan ateratako argazkiak ikusiko dituzue.

Santa AGedako argazkiak