Eguberrietan, Olentzero ikastetxera etorri zitzaigun bisitan. Hona hemen argazki batzuk:
2017(e)ko urtarrilaren 24(a), asteartea
2016(e)ko abenduaren 23(a), ostirala
GABONETAKO KANTAK abesten
Hona hemen, laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleak
Gabonetako abesti bat entsaiatzen.
Eta hemen eskolan egindako emanaldian.
EGUBERRI ON!!!
Kaixo familiak!!! Iritsi da lehenengo hiruhilekoari agur esateko unea. 5.mailako ikasleek "mannequin challenge" delakoarekin amaitu dugu.
Gabon zoriontsuak igaro eta urte berri on!!!
2016(e)ko abenduaren 14(a), asteazkena
Nepal - Himalaia hitzaldia
Aurreko batean, ikasle baten izebak bisitatu gintuen eskolan. Hilabete igaro zuen Nepal eta Himalaiako inguruetan barrena eta bere esperientzia kontatu zigun, baita argazki mordoa erakutsi ere.
ESKERRIK ASKO!
ESKERRIK ASKO!
2016(e)ko abenduaren 13(a), asteartea
Azaroaren 22an 2. eta 3. ziklokoek irteera izan genuen. Udazken lehor honetan euria egin zuen eguna! Baina, ederki moldatu ginen! Eta bi bisitak, Su-eskola eta Pagosa, oso interesgarriak suertatu ziren eta bietan harrera ezin hobea jaso genuen! Ondoren, jubilatu bati esker, Ordiziko frontoi estalia izan genuen guretzako, komunak eta guzti!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)